Itxi

Felipe Etxebarria

Analisia

Europar Batasunak dituen bi erronka nagusiak

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Batetik, Poloniak eta Hungariak aurrekontuei ezartzen dien betoari aurre egitea eta, bestetik, 'brexit'a.

Albisteak (1)

Europar Batasunak bi erronka nagusi ditu 2020. urteko azken hilabetean: Europako aurrekontuei  eta etorkizunari Poloniak eta Hungariak ezartzen dien betoari aurre egitea eta “brexit”aren ondorioz urtarrilaren 1etik aurrera Erresuma Batuarekin izango dituen merkataritza harremanak zehaztea.

Europak 2021tik 2027ra izan behar dituen aurrekontuei, eta Covid-19aren krisiari aurre egiteko  laguntzei Hungariak eta Poloniak ezartzen dieten betoak arriskuan jartzen du  Europar Batasunak bere politikak aurrera eramateko duen tresna nagusia arriskuan jartzen du.

Gogoratuko denez, negoziaketa gogorren ondoren Batasunak akordioa lortu zuen joan den uztailean aurrekontu osoari buruz. Guztira 18.243 bilioi euro adostu zituen, hau da 10.743 bilioi (2021tit-2027ra urteetarako). Horrez gain, pandemiari aurre egiteko 750.000 miloi euroko laguntza bereziak ere zehaztu zituen. Orain, ordea, hitzarmen hori airean dago Poloniak eta Hungariak ez dutelako bertan ezarritako baldintza nagusia onartzen: sistema demokratikoa errespetatzearena (epaimahaien  independentzia, eta prentsa askatasuna). Bi herrialde horien arabera, hitzarmena horrela sinatzeak beren erregimen populisten amaiera ekarriko luke.

Bigarren erronka nagusia, ia etenda dauden “brexit”aren negoziaketak dira. Asteburu honetan itxaropen handirik gabe eman diete negoziaketei jarraipena Londresen. Michel Barnier talde europarraren buru delarik, aurrerapauso gutxi egin dituzte. Gainera, Europako Parlamentuak uste du negoziatzaileek asteazken honetarako hitzarmenik adostu ezean, urte amaiera baino lehen akordio bat onartzeko denborarik ez dela izango. Bi oztopo nagusi daude bide horretan: bat, Britainia Handiko uretara arrantzontzi europarrak joateko eskubidea; eta bi, elkarren arteko zainketa neurriak ingurumenean, giza politikan, eta estatuaren laguntza arloetan zaintzeko, eta beraz, baldintza berdinak bermatzeko konpetentzia librea egiterakoan. Londresek maila altuak onartzen ditu, baina oraingo Europako legedia gaitzesten du.

Londresek behin eta berriz Europak Kanadarekin duen akordioaren eredua eskatzen du, baina Bruselak eredu hori gaitzesten du kasu honetan. Negoziatzeko denbora gutxi geratzen da, Londresek ukatu egin baitu oraingo behin-behineko epea  abenduaren 31tik aurrera luzatzea.