Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Paramilitar unionistek ukatu egin dute istiluekin zerikusirik dutela

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Elkarte Unionisten Batzordeak (LCC) gezurtatu egin du azken egunetako istiluetan parte hartu izana.

Paramilitar unionistek ohartarazi dutenez, Ipar Irlandan amurrua dago, eta hori ez ulertzea "denen porrota" da. Aldi berean ukatu egin dute azken egunetako istiluekin zerikusia dutela. 

Ostiral honetan kaleratutako agiri baten bitartez, Elkarte Unionisten Batzordeak (LCC), talde paramilitar ezberdinak batzen dituen elkarteak, adierazi duenez, bere taldeek ez dute inongo zerikusirik, "ez zuzenean, ez eta zeharka ere", azken egunetako gertakari bortitzekin. Aldi berean dei egin die bere jarraitzaileei, modu baketsuan protesta dezaten Brexitaren protokoloaren aurka. 

Europar Batasunak eta Erresuma Batuak adostutako Brexitaren hitzarmenaren arabera, Ipar Irlanda Europar Batasuneko Merkatu Bakarrean eta Mugen Batasunean geratzen da. Horrela, muga kontrolak ez dira ezartzen bi Irlanden artean eta merkataritza produktuak Irlanda osotik mugitu daitezke. Ostera, kontrol horiek Ipar Irlandako portuetan ezartzen dira Britainia Handitik datozen produktuentzat. Hori da unionistek gogorki gaitzesten dutena.  

DUP Arlen Foster lehen ministro iparirladarraren alderdiak Brexitaren hitzarmenetik, argi eta garbi, protokolo hori kentzeko eskatu du. Unionistek iraintzat urlartzen dute beren burua merkatu britainiarretik zatitua ikusteak. Londresek Europar Batasunarekin izandako negoziaketetan biktimak izan direla uste dute. 

Beste batzuen ustez, Brexiteko protokoloa talde unionista kriminalentzat aitzakia bat baino ez da. Talde hauek poliziaren kolpe gogorrak jasan dituzte azken egunetan, eta oraingo istiluak horren mendekua baino ez dira. 

Beste bertsioen arabera, bortxakeri unionista honen sortzailea Sinn Fein alderdiaren aurrean Poliziak izandako utzikeria izan da. Izan ere, alderdi honetako buruzagi batzuk errepublikar ospetsu baten hiletetara joan ziren pandemiagatik zegoen konfinamendua apurtuz. Eta horrek haserre bizia sortu omen zuen unionisten artean. 

Beldurra orain bortxakeri hori iraunkorra egitea da. Izan ere, horrek arrisku bizian jarriko lituzke Ostiral Santuko hitzarmenak, eta horren ondorioz izan den botere banaketa bi komunitateean arten.