Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Macron, bitartekari Ukrainako krisian

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Eliseoko Jauregiak ere ondo entzun dadila nahi du Errusiako presidenteak esaten omen duena: alegia "elkarrizketa sakonak" frantsesekin soilk egin ahal direla.

Albisteak (1)

Hurrengo hauteskundeetara begira inkestetan lehen postuan hobetu duen bitarten, Emmanuel Macronek astelehen honetan Moskura egiten du bidaia, Vladimir Putin Errusiako presidentearekin elkarrizketatzeko. Astarteartean, Kievera joango da, Volomir Zelenski Ukrainakoarekin elkartzeko. Horrela Macronek bere gain hartzen du Ukrinako krisian bitartekaritza lana. Eliseoko Jauregiak ere ondo entzun dadila nahi du Errusiako presidenteak esaten omen duena: alegia "elkarrizketa sakonak" frantsesekin soilk egin ahal direla.

Frantsesen harrotasun puntu horrek ez du esan nahi Macron bera bakarrik lana egiten ari denik, askotan leporatzen zaion arren. Bultzatu nahi du aspalditik eskatzen duena: defentsa politika europarra, hain zuzen ere. Horrekin Macronek ez du nahi AEBtik urrundu, ez eta NATO baztertzerik, baizik eta Europak segurtasunaren erantzukizuna bere gain hartzea.

Bai barne politikan, zein atzerrikoan Macronek jokabide bera izaten du: probokazioa, arreta erakartzeko. Horrela, Frantzian covid 19aren aurka txertatugabekoei  "izorratuko" diela esan zien.  NATOri buruz, 2019an "garuneko heriotza" jasaten zuela bota zuen. Adierazpen hauek gehiegikeriak ziruditen, baina helburu bat zeukaten: arreta erakartzea.  

Macron ulertzeko gakoa boterera nola iritsi zen ikustean baino ez dago. Frantziako presidentea da, ezkerreko blokearen eta eskuinekoaren artean geratzen zen hutsune tartea bete zuelako. Lehenago ezkerrean eta eskuinean elkarren aurka borrokatzen zuten blokle ideologiko tinkoan zeuden tokian, Macronek aliantza malguak josten jakin izan du.

Barne politikan arrakastatsua izan duen bide hori, Macronek atzerri politikan ere erabili nahi du, lotura tinkoak murriztuz doazen garaietan, aliantzak azkar egin edo desegiten direnean. Macronek berak ikusi zuen zein mingarria izan daiteken hori, Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Australiak defentsa hitzarmena sinatu zutenean. Orduan Australiak, Frantziari itsaspekoak erosteko, kontratu erraldoia baliogabetu zuen. Hala ere, Macronek ez du beste biderik ikusten.   

 

Ukrainako krisian tartekaritza lana bere esku  hartzea hauteskunde maniobra bezala ikus daiteke ? Ez dirudi, hauteskunde garaian edo hauteskunde garaitik kanpo Macronek egiten dituen keinu asko nahiko deigarriak izaten direlako. Eta bigarrenik, Putinekin helkarrizketa ahaleginak, kasu honetan, helburu bat dauka:

gerraren leherketa saihestea.