cerrar buscador

Gizartea

BIZKAIA

Emakume bat eta gizon bat hil dira Ajangizko baserri batean piztutako sutean

EITB Media

Beste emakume bat Galdakaoko Ospitalean artatu dute, "shock egoeran" baitzegoen, Ajangizko alkateak zehaztu duenez. Garrek baserriaren lehen solairua erre dute; bigarrenak keak eragindakoak ditu bakarrik.

Mundua

Israel-Iran gatazka

  • Iranek Israelen egindako erasoa

    Iranek Israelen egindako erasoa. Artxiboko argazkia: EFE

Hiru leherketa izan dira gauerdian Iranen, eta Israel jo dute horien erantzule

AGENTZIAK | EITB MEDIA

'The Washington Post' egunkari estatubatuarrak ziurtatu du Israelgo iturri ofizial batek baieztatu diola bere Armadak airez egin diola eraso Irani, iragan larunbateko bonbardaketari erantzunez.

Mundua

Israel-Iran gatazka

Gutxienez hiru leherketa gertatu dira Isfahan hirian, base militar batetik gertu. Israelek eta AEBk ez dute operazioa baieztatu. Iranek ukatu egin du misilekin egindako erasoa izan dela, eta "objektu hegalari batzuk" aipatu ditu.

Ekonomia

Burtsa

Madrilgo burtsak (Ibex 35) % 0,8ko jaitsierarekin zabaldu du. Halaber, irekieran galerak izan dira Frankfurteko (% 1,07), Milango (% 0,65), Pariseko (% 0,65) eta Londreseko (% 0,52) burtsetan ere.

EGUNEKO BIDEOAK

albisteak

- India

Sei aste iraungo duten hauteskundeak hasi dira gaur Indian

Ia mila milioi boto-emailerekin, bere historiako hauteskunde-prozesu luzeenaren lehen fasea hasiko dute gaur Indian, eta sei astetan zehar luzatuko da. Narendra Modi lehen ministroaren nazionalismo erlijiosoak hirugarren agintaldia bilatuko du.

Gizartea

Metro Bilbao

  • Moyuako metro geltokia, artxiboko irudi batean

    Moyuako metro geltokia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Berrezarri dute Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua, katenarian izandako matxura konponduta

EiTB Media

Goizean goizetik, Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua normaltasunera itzuli da. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, "maiztasunak betetzen ari dira", atzerapenik gabe. 

Ekonomia

Bilboko aerodromoa

  • Loiuko aireportua. Argazkia: EFE

    Loiuko aireportua. Argazkia: EFE

Loiuko aireportua "handituko" duela iragarri du Aenak

Agentziak | EITB Media

Konpainiako presidente eta kontseilari delegatu Maurici Lucenak aurreratu duenez, Aena "oso serio ari da prestatzen" aire-trafikoaren igoera, inbertsioak "nabarmen aregotuta".

Bizkaia

Leherketa batek kalte material arinak eragin ditu Basauriko Sidenorren lantegian

Leherketa ingurune itxi batean gertatu da, zepa zuriaren eremuan. Kalteak arinak izan dira, eta lantegian normaltasunez ari dira jada lanean.

Gizartea

Eguraldia

  • Zarauzko hondartza

    Zarauzko hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume

Ostarteak eta hotz tarteak astebururako

EITB MEDIA

Goiz hotzak espero dira datozen egunetan ere, baina eguzkia nagusituko da zeruan, eta giro atsegina izango da Euskal Herri osoan. Astelehenean aldaketa nabarmena dator.

Gizartea

BIZKAIA

  • Gerra Zibileko itsas armadako jaurtigai bat

    Gerra Zibileko itsas armadako jaurtigai bat. Argazkia: Ertzaintza

Etxebarrin aurkitutako lehergailu militar bat suntsitu du Ertzaintzak

EITB MEDIA

Itsas armadako jaurtigaia da, Gerra Zibilekoa. 385 kilogramo ditu eta ia metro bateko luzera.

Gizartea

Gipuzkoa

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Gizon bat hiltzea egotzita Donostian atxilotutako bi lagunetako bat espetxera bidali dute

Agentziak | EITB Media

Bigarren atxilotua behin-behinean aske geratu da, baina noizbehinka epaitegira joan beharko du. 54 eta 53 urteko bi susmagarriak asteazken goizaldean atxilotu zituzten Donostian, beste gizon baten heriotzarekin zerikusia zutelakoan.

Zinema

Palmaresa

  • Adur Larreak jantzi du marrazkiz ''Indarkeriaren oi(h)artzunak''

    Adur Larreak jantzi du marrazkiz "Indarkeriaren oi(h)artzunak"

"Indarkeriaren oi(h)artzunak" irabazle, Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian

N. V. | EITB Media

Amaia Merinoren eta Ander Iriarteren filmak film luze onenaren saria jaso du, "Mediha" filmak Amnesty International saria eta "The weight of light"ek film labur onenaren saria.

7:05

Halley, Led Silhouette konpainiaren berriena

Halley kometaren sinbolismoa erabili dute Jon Lopezek eta Martxel Rodriguezek denboraz zein giza existentziaz hitz egiten duen obra sortzeko. Led Silhouette dantza konpainiak orain arte egin duen produkzio handiena ere bada Halley.