eguraldia
IRAGARPENA
Erredakzioa
Gaur eta datozen egunetan, udaberriko giroa izango dugu. Asteburuan, ordea, berriro euria, elurra eta kazkabarra izango ditugu.
Udaberriko giroa izango dugu. Argazkia: Eitb
Informazio gehiago (1)
Gaur, giro atseginarekin jarraituko dugu. Euskalmet euskal meteorologia agentziaren aurreikuspenaren arabera, goi-hodeiren bat ikusiko dugu, baina horiek ez diote eguzkiari traba handirik jarriko. Arratsaldean, hodeiak ugariagoak izango dira. Haizea hego-mendebaldetik etorriko da, oro har, eta tenperatura aurreko egunekoaren antzekoa edo apur bat altuagoa izango da.
Ostegunean, giro egonkorrarekin jarraituko dugu. Barnealdean, eguraldia aurreko egunekoaren oso antzekoa izango da, eta, beraz, eguzkitsu egongo da. Haizea hego-mendebaldekoa izango da goizean, baina arratsaldean norabide aldakorrarekin geldituko da. Tenperatura ez da asko aldatuko, apur bat jaitsi liteke soilik.
Euria eta elurra berriro
Euria, kazkabarra, haizea eta elurra izango ditugu berriro nagusi ostiral arratsaldetik aurrera.
Larunbaterako ekaitzak espero dira, kazkabarrarekin batera. Elur-maila jaitsi egingo da eta haize ufadak bortitzak izango dira kostaldean eta mendi inguruan.
Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira eta ez da izotzik baztertzen.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa