16:54

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Elurra, apirila amaitzeko

Erredakzioa

Tenperaturek nabarmen egingo dute behera, eta maximoak 10 ºC-ren bueltan geldituko dira.

  • 800 metrotik gora elurra egin lezake asteburuan.

    800 metrotik gora elurra egin lezake asteburuan. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Azken egunotan udaberriko giroa nagusi izan bada ere, ostiraletik aurrera negua itzuliko da gurera. Iparraldeko haizea oso zakar ibiliko da, tenperaturek nabarmen egingo dute behera, eta 800 metrotik gora elurra egin lezake.

Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, ostiralean aire masa hotza iritsiko da Euskal Herrira. Egunaren hasieran, hodeiak ugariak izango badira ere, oro har, ateri eutsiko dio. Goizak aurrera egin ahala, hodeitza handitu egingo da eta iluntzerako edonon egin lezake euria. Egunaren amaieran elur maila 1.100 metro inguruan kokatuko da. Tenperatura asko jaitsiko da, eta beroenak, 15 ºCtik behera geldituko dira toki gehienetan.

Larunbaterako negu giroa aurreikusi du Euskalmetek.Zerua oso hodeitsu egongo da, eta euri zaparradak izango dira, baina gauean atertzeko joera hartuko du. Gainera, trumoi-ekaitzak ere jo lezake. Elur-maila 800-1000 m inguruan kokatuko da. Iparraldeko haize oso zakar ibiliko da, batez ere, kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira eta 10-12 ºC artean kokatuko dira kostaldean eta 7-9 ºC-ren bueltan barnealdean.

Igandean, egunaren lehen partean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da eta noizbehinka zaparrada txikiak botako ditu. Egunaren bigarren zatian zerua estalia egongo da eta prezipitazio txiki-ertaina eta iraunkorra egingo du. Goizaldean elur-kota 700-800 m inguruan kokatuko da eta arratsaldean eta gauean 1000-1200 m-ra igoko da. Ipar- osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorren batekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperaturan aldaketarik ez.

Elurrari dagokion abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzak larunbaterako.

Datorren astearen hasieran, tenperaturak gora egingo du pixkanaka-pixkanaka, eta elur-maila 1.000 metro inguruan kokatuko da.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Elurra bideoak

Iruzkinak