eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Igande honetan termometroak goranzko joera hartuko du, eta tenperatura altuenak 19-22 gradukoak izango dira.
Eguzkia bueltan izango dugu asteburuan. Irudia: Lorentxo Portularrume
Informazio gehiago (1)
Igandean ere giro eguzkitsua izango dugu, eta apur bat gehiago goxatuko du. Zerua ez da erabat garbi egongo, baina, hala ere, urdinguneak oso zabalak izango dira ia egun osoan. Gainera, aspaldiko partez, udaberri sasoiko tenperatura atseginak izango ditugu, altuenak 19-22 gradura iritsiko baitira, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez.
Astelehenean tenperaturak gorako bideari eutsiko dio. Barnealdean ia bero eta guzti egingo du, tenperatura 25 ºC-ra iritsiko baita. Kostaldean brisa ibiliko denez, termometroa ez da hainbeste igoko, baina hala ere giro oso atsegina izango da. Zeruan hodei gutxi ikusiko da, nahiz eta egun amaierarako mendebaldetik erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertu.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa