eguraldia
Iragarpena
Zaparrada trumoitsuak botako ditu, tarteka indartsuak, eta ordubetean 20-30 litro bota ditzake metro koadroko.
Alerta laranja, ekaitz arriskuagatik. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Informazio gehiago (1)
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du ekaitz arriskua dela eta gauerdira arte. Bihar, halaber, euriari dagokion abisu horia ezarri dute 09:00ak arte.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, ostiral arratsaldean aire masa hotz bat helduko da gurera, eta ordutik aurrera ezegonkortasuna nagusituko da. Ekaitzak sor litezke nonahi, eta euri-zaparrada indartsuak bota ditzake.
Ezegonkortasun gune hori mendebaldetik ekialdera joango da, eta ekaitz-guneek hegoaldetik iparralderako bidea hartuko dute. Beraz, ekaitzak lurralde guztian jo lezake.
Euskalmeten arabera, ordubetean 20-30 litro bota ditzake metro koadroko, baina litekeena da zenbait tokitan euri gehiago egitea.
Egoera antzekoa izango da gauerdira arte lurraldearen ekialdean, izan ere, ezegonkortasun gune horrek Pirinioetarako bidea hartuko du. Larunbat arratsaldean ere ekaitzetara jo lezake, baina ez dira hain indartsuak izango.
Beraz, datozen 24 orduetan arreta izateko eskatu dute agintariek.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa