23:24

eguraldia

Iragarpena

Giro goibel eta euritsua itzuliko da igandean

Erredakzioa

Arratsaldean, ordea, euria egiteko aukera gutxitu egingo da eta ostarteak zabalduko dira.

  • Giro goibela itzuliko zaigu.

    Giro goibela itzuliko zaigu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Igandean berriz ere goizean giro goibel eta euritsua izango dugu, baina arratsaldean jasotzera egingo du Euskalmetek jakitera eman duenez. Fronte batek gure lurraldea zeharkatuko du egunaren lehen partean, eta berarekin ipar-mendebaldeko haize zakarra, hodeitza handia eta euria ekarriko ditu. Arratsaldean, fronteak alde egiten duenean, atertzera egingo du eta hodeiak desagertuz joango dira.

Astelehenean eguraldiak hobera egingo du. Goizean goiz zerua lainotuta azalduko da, batez ere ipar partean, baina orduak aurrera joan ahala ostarteak zabaltzen hasiko dira eta arratsaldean giro eguzkitsua geldituko da denean. Gainera, termometroak gehiago igoko dira berriz ere, eta beroenak 20-23 gradu artean kokatuko dira.

Iruzkinak