Gizartea -
Udarako iragarpena
Hilabete eta erdiko uda izango da Euskadin, Aemeten arabera
Uztaila lehorra izango da, eta abuztuaren erdialdetik aurrera euria egingo du. Datuak biltzen hasi zirenetik urterik euritsuena ari da izaten 2013.
Erredakzioa
''Hilabete eta erdiko uda'' izango da aurten Euskadin, Margarita Martin Aemet Estatuko Meteorologia Agentziak EAEn duen ordezkariak jakitera eman duenez. Uztaila lehorra izango da, baina euria izango da nagusi abuztuaren erdialdetik aurrera eta irailean.
Martinek prentsaurrekoa eman du, Donostian, eta aurtengo udaren lehen zatiak bigarrenak baino aurreikuspen ''hobea'' dakarrela iragarri du.
Edonola ere, euri maila ''ohikoa'' izango da. Martinek aurreratu duenez, Euskadin ''hilabeteko edo hilabete eta erdiko'' uda izango da, ''1984ko udaren oso antzekoa''.
Aemeteko ordezkariak azaldu duenez, ''ohiko tenperatura'' egongo da uztailean, baina abuztua, aldiz, hotzagoa izango da.
Urterik euritsuena
Igeldon (Donostia) eta Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako aireportuetan ezarritako estazio meteorologikoek agerian utzitako datuen arabera, ''datuak biltzen direnetik urterik euritsuena ari da izaten 2013''.