eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Barrualdeko hainbat tokitan tenperatura 30 ºC ingurura helduko da, eta kostaldean itsasoko brisaren eraginez 27 ºC-ren bueltan geldituko da.
Uda beteko eguraldia egingo du gaur eta hondartzak jendez beteko dira berriz ere. Argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
Uda beteko eguraldia iragarri du Euskalmetek gaurko, eguzkia jaun eta jabe izango da zeruan eta tenperaturek gora egingo dute.
Gaur, beroa egingo du eta barnealdeko hainbat tokitan tenperatura altuenak 30 ºC ingurura ailegatuko dira. Brisaren eraginez, tenperatura baxuagoa izango da kostaldean eta maximoak 25-27 ºC bitartekoak izango dira. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da. Iluntzean bero-hodeiak sortuko dira Pirinioetan, baina ez du ondorio handirik izango.
Fronte ahul bat pasako da lurraldetik astelehenean eta giro goibela izango da iparraldean, zenbait tokitan euria egin lezake gainera. Aipaturiko frontearen ondorioz, tenperaturek nabarmen egingo dute behera iparraldean. Hegoalderago eguraldia hobea izango da; zeruan, hodeiak eta ostarteak izango dira, baina eguzkia nagusituko da.
orain albiste
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa