cerrar buscador

17:05

eguraldia

Iragarpena

Giro egonkorra astean zehar, eta euri txikia astelehenerako

Erredakzioa

Bihar zerua estalita egongo da, eta litekeena da zaparradaren bat botatzea. Hala ere, asteartik aurrera egoerak hobera egingo du, eta giro egonkorra nagusituko da hurrengo egunetan.

  • Hodeiak eta ostarteak, asteko protagonistak. Argazkia: Lorentxo Portularrume / Zarautz

    Hodeiak eta ostarteak, asteko protagonistak. Argazkia: Lorentxo Portularrume / Zarautz

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Astearen hasieran fronte bat izango dugu gurean, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Astelehenean, iparraldean espero da eguraldirik txarrena eta egunaren lehenengo partean zerua estalia egongo da, eta zaparradak botako ditu han-hemenka. Arratsaldean, ordea, hobetzera egingo du edonon. Tenperaturan ez da aldaketa handirik espero.

Astearteak joera berdinari eutsiko dio. Egunaren lehenengo partean hodeiak ugariak izango dira oraindik eta kantaurialdean baliteke zirimiria egitea. Eguna aurrera joan heinean, hodeiak desagertuko dira eta eguzkia gailenduko da zeruan. Tenperaturari dagokionez, termometroak gora egingo du, eta maximoak gradu pare bat altuagoak izango dira.

Asteazkenetik aurrera, joeraren arabera, giro egonkorrari eutsiko diogu, eta tenperaturak ez du aldaketarik jasango.

Iruzkinak