eguraldia
Negu giroko eguraldia
Erredakzioa
Hodei asko egongo da eta euri txikia egingo du. Elur-maila 1.300-1.500 metro inguruan kokatuko da.
Bideoak (3)
Informazio gehiago (2)
galeriak (1)
Larunbat hotza izaten ari gara. Goizean zerua hodeitsu egon da; oro har, ateri eutsi dio eta ostarte batzuk zabaldu dira. Arratsaldean fronte bat sartu da penintsulako eki eta hego-ekialdetik, zerua estalia geratu da berriro eta prezipitazioa egin du, bereziki barnealdean.
Igandean, berriz, tenperatura igo egingo da baina giro nahasiarekin jarraituko dugu. Hodei asko egongo da eta euri txikia egingo du, egunaren bigarren partean bereziki.
Tenperatura maximoek gora egingo dute eta baita elur-mailak ere, 1.300-1.500 m inguruan kokatuko da.
Neguko planak, martxan
Arabako Aldundiak martxan jarri du apirilaren 15era arte martxan izango den errepideetarako neguko plana. Horretarako, elurra kentzeko ehundaka makina eta 200 langile izango ditu lanean.
Hala ere, Jaurlaritzak bertan behera utzi du errepideetako neguko planaren fase operatiboa elur-kota 1.000 metrora igo ostean, baina Segurtasun Sailak arreta eskatu du elurragatik, izotzagatik eta behe-lainoagatik.
Gaur goizetik itxita jarraitzen du ibilgailu guztientzat Urduñak, eta Barrerilla eta Bernedo itxi egin dituzte kamioientzat. Arabako portu horietan beharrezkoa da kateak erabiltzea.
Gainera, arreta eskatu dute elurragatik eta izotzagatik Altuben, Aurdinen, Azazetan eta Gatzagan. Gipuzkoan, berriz, Andazarrate, Arantzazu, Arlaban, Elosua, Etxegarate, Leintz-Gatzaga, Otzaurte eta Udanan eskatzen da arretaz gidatzea; eta Bizkaian, Barazarren eta Urkiolan.
Arabako Aldundiak jakinarazi duenez, neguko plana abiatu du eta badaezpadako neurri gisa elurra kentzeko 9 makina eta 23 langile jarri dituzte martxan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ere ostiraletik abian du errepideen neguko plana, "0 arriskuko fasea" indarrean ipinita. Hala, elurra kentzeko 12 makina daude aipatu mendateetan.
Aurtengo kanpaina iazko aurrekontua mantenduko du, 2,5 milioi euro; eta nobedade bakarra gatz horniketan egongo da. Guztira 78 ekipo egongo dira lanean, noranahiko 14 ibilgailu eta lurralde osotik banatutako 38 zilo eta biltegi sarea barne.
Nafarroa
Nafarroan ere abian da errepideetako neguko plana. Hauek dira Nafarroak eskura izango dituen neurriak: 335 lagun, elurra kentzeko 126 makina, 82 ekipo osagarri, sei turbofresagailu eta 111 udal eta kontzejuren ekipoak.
Luis Zarraluqui Sustapen sailburuak prentsaurrekoan adierazi du, ekintza guztiak Errepideen Mantenimendurako departamentuak koordinatuko dituela. Zentroak intzidentziak detektatuko ditu, eta baliabideen mobilizazioa antolatuko du.
Abisu horiak elurragatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, elurteengatik ezarritako abisu horia indarrean du eguerdira arte.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa