eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Ostirala aldaketa eguna izango da: haizeak iparrera egingo du, eta hodeiak sartuko dira iparraldetik. Hala ere, euria egiteko arriskua oso txikia izango da.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Gaur, osteguna, hotza izango da protagonista nagusia, eta tenperatura maximoak 10 ºC-ren bueltan geratuko dira, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez. Hotz esnatu da eguna, eta Euskal Herriko hiriburuetan zeropeko tenperaturak izan dira: -3 ºC Iruñean, -2 ºC Baionan, eta -1 ºC Gasteizen eta Donostian. Bilbon, berriz, 2 ºC izan da goizean neurtu den tenperatura hotzena.
Izotza ia denean egin du, baita kostaldeko zenbait tokitan ere. Halaber, behe-lainoa sortu da ohiko tokietan, eta kosta egingo zaio jasotzea.
Giro eguzkitsuaz gozatzeko aukera izango dugu denean, Nafarroa hegoaldean salbu; izan ere, goizean hodeiak agertuko dira. Haizeak ekialdetik joko du, baina ia indarrik gabe.
Ostiralean, eguraldi aldaketa
Goizean, izotza eta behe-lainoa toki askotara helduko dira. Hala ere, eguzkiaren laguntzaz, giroa epelduz joango da eta, arratsaldeko lehen orduetan, 8-12 ºC-ra iritsiko dira termometroak.
Hala ere, giroa aldatzen hasiko da. Haizeak iparraldeko norabidea hartuko du, eta itsasotik hodeiak heltzen hasiko dira. Hauek, ostiralean ez, baina asteburuan euria utziko dute gurean.
Asteburua
Larunbatean, fronte hotz baten etorreraren eraginez, euria egingo du, bereziki goizean eta ipar partean. Arratsaldetik aurrera, atertzera egingo du, baina tenperatura jaitsi egingo da, eta baita elurraren maila ere; 1.000 metrotik behera ere egin lezake.
Eguneko tenperaturan ez dugu aldaketa handirik sumatuko, baina gauez askoz gutxiago hoztuko du eta izotza mendietan baino ez du egingo. Ipar-haizea zakartu egingo da, eta, Ebro bailaran, ziertzoak indarrez joko du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa