eguraldia
Ostegunero
A.H.
EITB
Ostegunero, eski-estazioen egoeraren inguruko errportajeak eskainiko ditu, eta horrez gain, kirol hau praktikatzeko hainbat aholku emango ditu.
Eski-estazioak
Negua gertu-gertu daukagunean, ETBko 'Eguraldia' saioak elurraren eta eski estazioen inguruko informazioa eskaintzen du. Aste honetatik aurrera, alabaina, eskiari zuzendutako tarte hori indartuko du saioak.
Ostegunero, elurra eta eski guneen egoeraren gaineko informazioa ez ezik, neguko kirolak praktikatzeko aholku ezberdinak emango ditu 'Eguraldia'k. Horretarako, Asier Urruzunoren kolaborazioa izango dute. Urruzuno oreretarra da eta hainbat urte daramatza Baqueiran bizitzen. Eskiatzea izan da beti bere pasioa, eta orain, bere ogibidea izanik, inork baino hobeto eman ditzake elurretan ibiltzeko kontuan izan beharreko aholku eta gomendioak.
'Eguraldia'k, gainera, Euskal Herrian ditugun eski-estazioen egoeraren errepasoa egingo du astero. Irati, Abodi, Belague eta Izarbe eski-guneetara joango dira erabiltzaile eta arduradunekin hitz egitera.
Elurrari zuzendutako tarte honek kirolari ezberdinekin elkarrizketak eskainiko ditu. Besteak beste, Andoni Azpillagarekin egongo dira, txakurrek eramandako lera lehiaketetan txapelduna. Horrela, neguko kirol ezberdinak ezagutuko ditu 'Eguraldia'k astero.
orain albiste
albisteak
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa