cerrar buscador

15:52

eguraldia

Iragarpena

Euria izango da protagonista asteburuan

Erredakzioa

Asteburuan giro nahasia gailenduko da. Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu. Gainera, alerta laranja aktibatu dute olatuengatik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Asteburuan giro nahasia gailenduko da. Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu; Kantauri isurialdean tarteka mardulak izango dira, batez ere goizean goiz. Arratsaldean trumoi-ekaitzak izan daitezke, baina, dena den, arratsaldean eta gauean ez da espero euri asko egitea, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera.

Igandean, lainotuta egongo da goizaldean eta baliteke euri pixka bat egitea; elur-maila 1000 m inguruan egongo da. Goizean atertu egingo du eta urdingune zabalak irekiko dira; zerua hodei gutxirekin geratuko da arratsaldean. Tenperatura maximoetan ez da aldaketarik izango, 12-13 ºC inguruan.

Halaber, Eusko Jaurlaritzako Meteorologiako Zuzendaritzakalerta laranja aktibatu du olatuengatik, larunbateko 00:00etatik igandeko 00:00ak arte.

Haizeak hainbat ezbehar eragin ditu

Haizeak Ermuko Betiondo kiroldegiko estalkiaren heren bat kendu du. Ezbeharraren ondorioz ez da inor zauritu, baina estrukturaren kristal zatiak lurrean geratu dira, pertsonentzat hori izan daitekeen arriskuarekin.

Ermuko Udalak azaldu duenez, "larrialdietako talde" bat antolatu du lehenbailehen leku publikotik kristal zatiak kentzeko.

Gertakari honen aurrean, kiroldegian eta inguruko kanpo futbolean astebururako antolatuta zeuden kirol-ekitaldi guztiak bertan behera utzi ditu Udalak.

Halaber, haizete indartsuek ostiral honetan Loiun zazpi hegaldi desbideratzea eragin dute; Iruñera, Zaragozara eta Madrilera bideratu dituzte, AENAk jakitera eman duenez.

Donostiak 5,7 milioi eurora igo du denboralearen kalteen balantzea

Donostiako Udalak 5,7 milioi eurora igo du azken denboraleen ondorioz Gipuzkoako hiriburuko azpiegituretan, hondartzetan eta pasealekuetan izandako kalteen kopurua.

Kalte handienak Zurriolako hondartza eta pasealekuko argietan, bankuetan eta faroletan izan ziren (1,4 milioi euro). Paseo Berrian izandako kalteak, berriz, milioi bat eurokoak izan dira, Udalak ohar batean jakitera eman duenez.

 

 

Iruzkinak