eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Iragarpenen arabera, ostegunean lurralde osoan egingo du euria, eta tenperaturak behera egingo du, aste epel eta lehor baten ostean.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
2014ko Aste Santuko jai-egunetan euria eta hotza izango dugu, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera.
Gaur, larunbata, zerua nahikoa lainotuta agertuko da ipar partean, bereziki Kantauri isurialdean. Iparraldeko haize ahulak joko du gaur ere, eta tenperatura 20 ºC-tik behera geratuko da lurraldeko txoko gehienetan.
Igande goizean, ipar partean hodeiak agertuko dira, baina zenbat eta hegoalderago orduan eta ostarteak zabalagoak izango dira. Arratsalderako hodei gutxiago egongo da eta eguzkia agertuko da, hegoaldean batez ere. Tenperaturak gora egingo du.
Aste hasiera
Astea giro eguzkitsuarekin eta tenperatura altuagoekin hasiko dugu. Astelehenean eguzkia izango da jaun eta jabe zeru urdinean. Giro atsegina egongo da, eguzki goxoa, ekialdeko haize ahula, eta tenperatura 25 ºC bueltan ibiliko da.
Asteartean, eguerditik aurrera, partean zaparrada txikiak eta trumoitsuak botatzeko probabilitatea handia da. Hego ukituko haize ahul-bizia ibiliko da goizean, baina arratsaldean mendebaldera aldatuko da. Tenperatura gutxi igoko da.
Asteazkenean aldaketa datorkigu, tenperaturak behera egingo baitu nabarmen. Gainera, ekaitzak jo lezake.
Ostegunean, tenperaturak beheraka jarraituko du, zerua estalita egongo da, eta zaparradak botako ditu han-hemenka.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa