cerrar buscador

16:34

eguraldia

Iragarpena

Eguraldi ona izango da nagusi Aste Santuaren hasieran

Erredakzioa

Larunbat arratsaldera arte, eguraldia eguzkitsua eta egonkorra izango da. Hortik aurrera, hodeiak ugaritu egingo dira, eta tenperatura 19-20 ºC-ra jaitsiko da. Eguna amaitzerako baliteke euria egitea.

2:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Asteazken  arratsaldean bero-hodei batzuk sortuko dira barnealdean, baina ez dute ondorio garrantzitsurik ekarriko. Tenperatura atzo baino gehiago igoko da, barnealdean bereziki, bertan maximoak 25-27 ºC-ren bueltan geratuko dira eta 21-23 ºC inguruan kostaldean.

Aste Santuaren hasieran eguraldi onaz gozatu ahal izango dugu, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera.

Ostegunean, giro eguzkitsua izango da nagusi. Kostaldean arratsaldean behe-hodei batzuk sortu daitezke, baina gainontzeko tokietan zerua urdin egongo da. Haizea aldakor ibiliko da goizean, baina iparraldetik finkatuko da arratsaldean. Tenperatura maximoak 25-27 ºC inguruan egongo dira barnealdean; kostaldean baino beroago.

Ostiralean ere eguzkiak jarraituko du protagonista izaten. Hodei baxuak sortu daitezke kostaldean, batez ere goizean goiz eta arratsalde amaieran. Tenperatura jaitsi egingo da pixka bat, hala ere, giro oso atsegina izango da.

Larunbat arratsaldera arte eguraldia eguzkitsua eta egonkorra izango da. Hortik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira, eta tenperatura 19-20 ºC-ra jaitsiko da. Eguna amaitzerako baliteke euria egitea.

 

 

 

 

Iruzkinak