eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Igandean, euri zaparradak botako ditu eta giroa, oro har, hotzagoa izango da.
Arizkun. Argazkia: Juan Lameirinhas.
Informazio gehiago (1)
Aste Santuaren azken egunetan, eguraldi freskoa izango da: 16 graduko tenperatura maximoak egongo dira, eta euria ere egin lezake, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak bere webgunean iragarri duenez. Larunbat arratsaldean hodeiak sartu dira, zerua estalita geratu da eta gauean euri apur bat egin du han eta hemen. Igandean, ildo beretik jarraituko du eguraldiak, eta astelehenean ere, eguerditik aurrera batez ere, zaparrada batzuk botako ditu.
Igandean, zaparrada batzuk botako ditu eta giro hotzagoa izango dugu. Hodei gehiago ikusiko dugu zeruan, eta tarteka zaparradak botako ditu, batez ere egunaren lehen partean. Arratsaldean, berriz, ostarteak zabalduko dira, eta oro har ateri eutsiko dio. Tenperaturari dagokionez, altuenak 15-16 ºC ingurukoak izango dira kostaldean, eta 12-14 ºC ingurukoak, barnealdean.
Eta astelehenerako goiz lasaia espero dugu, baina arratsaldean eta gauean euria egingo du. Goiz partean, oro har, ateri eutsiko dio eguraldiak. Arratsaldean zerua estalita geratuko da eta zaparradak botako ditu. Noizbehinka trumoi-ekaitzak jo lezake, gainera, bereziki barnealdean. Haize ahula ibiliko da goizean, norabide aldakorrekoa, baina arratsaldean iparrera egingo du. Tenperatura maximoak 12-15 ºC-ren bueltan geratuko dira lurralde osoan.
orain albiste
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa