08:45

eguraldia

Abisu horia

Sargoria Araban 35 ºC arteko tenperaturekin

Erredakzioa

Ostegunean berdin jarraituko du eguraldiak, bero handia egingo baitu.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du gaur 35 gradurainoko tenperaturak izan litezkeelako, barnealdean bereziki.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak zehaztu duenez, tenperaturarik beroenak, 34-35 gradurainokoak, Araban izango dira, Ebro ibaiaren inguruetan bereziki, eta termometroak 28 graduren bueltan ibiliko dira kostaldean. Ostegunean, berriz, berdintsu jarraituko dute; 36 gradukoak, barnealdean, eta 29 ingurukoak, kostaldean.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, ostegunean tenperaturek apur bat gora egingo dute, baina ostiralean jaitsi egingo dira maximoak.

Gaur zeruan ez da ia hodeirik agertuko, haizeak hegotik joko du, eta kostaldean brisa ibiliko da. Mendi inguruan, ostera, zaparrada arin eta trumoitsuren bat bota lezake.

Ostegunerako, hodeiak pilatu egingo dira, eta baliteke arratsaldean zaparradaren bat botatzea, Gipuzkoa aldean gehienbat.

Ostiralerako, joera aldaketa izango da. Zeru hodeitsua espero da egunaren lehen eta azken orduetan, baina litekeena da eguerdi aldera hodeiak desagertzea. Azken orduan, zaparradak botatzeko arriskua areagotu egingo da, ekialdean bereziki.

 

Iruzkinak