eguraldia
Abisu meteorologikoak
Erredakzioa
Alerta berri horren bitartez, Euskalmetek olatuek har dezaketen altuerari buruzko informazioa emango du eta eta itsasoa kostaldean zenbat metro barneratu daitekeen ohartaraziko du.
Albisteak (2)
Euskalmet euskal meteorologia agentziak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu sistema berri bat eskainiko dute aurrerantzean. Hala, hemendik aurrera itsasoko fenonemo meteorologikoen baitan, itsasoak kostaldean duen eragina neurtuko dute. Horrez gain, orain arte bezala, galerna aukerei eta itsasoaren egoerari buruzko (bi itsas-milara arte) informazioa zabalduko dute.
Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak eta Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunak prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon, sistema berria aurkezteko. Alerta berri horren bitartez, Euskalmetek olatuek har dezaketen altuerari buruzko informazioa emango du eta eta itsasoa kostaldean zenbat metro barneratu daitekeen ohartaraziko du.
Sistema berri honetan ere beste abisuetan eta alertatan erabiltzen diren kolore berak erabiliko dira: horia (kontuz), laranka (alerta) eta gorria (ezohiko alerta kasuetarako).
Zubiagak azaldu duenez, alerta berri horrekin Segurtasun Saileko Larrialdietako eta Meteorologiako Arreta Zuzendaritzak "denboraleek itsasertzan sortzen dituzten kalteak murriztu ahal izango ditu, kostako erabiltzaileei aurretiazko informazio maila handiagoa emango baitie".
Berrikuntza hori azken hamar urteetan Euskadin izandako denboraleak aintzat hartzen dituen ikerketa batean lortutako emaitzetan oinarritzen da. Ikerketa hori Tecnaliako Meteorologia Unitateak eta Azti Tecnaliak egin dute, udalekin, aldundiekin eta Aseguruen Konpentsazio Partzuergoarekin elkarlanean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa