cerrar buscador

18:09

eguraldia

Abisu horia euriagatik

Euri jasa batek uholde txikiak eragin ditu Urretxun eta Zumarragan

O.A. | ERREDAKZIOA

Arratsaldeko hirurak aldera euri zaparrada handia bota du eta ordu erdi inguruko iraupena izan du.

  • Urretxu-Zumarraga. Argazkia: SOS Deiak

    Urretxu-Zumarraga. Argazkia: SOS Deiak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Arratsaldeko hiruretan Urretxun eta Zumarragan egindako euri jasak uholde txikiak eragin ditu bi herrietan eta hainbat garaje eta atari urez bete dira. Halaber, han-hemenka ur putzuak sortu dira.

Ekaitzak ordu erdi inguruko iraupena izan du. Ordu betean 15 litro pilatu dira metro koadroko eta hamar minutuan ia 6 litro.

Urretxun Ipeñarrieta eta Labeaga kaleetan putzu handiak sortu dira eta parkeak ere urez gainezka egon dira.

Bestalde, Zumarragan Eliz-kale, Trintxera eta Iparragirre, San Isidro, Urdaneta, Jai-Alai eta Piedad kaleetan jazo dira arazo handienak.

Suhiltzaileak eta bizilagunak garbiketa lanetan aritu dira hainbat orduz.

Abisu horia, euriagatik

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaurko Euskadin, euriteak izango direlakoan. Gainera, litekeena da EAEko hainbat puntutan ordu batean 15 l/m2 pilatzea.

Neurria indarrean egongo da 12:00etatik 22:00etara.

tik 22:00etara.

Iruzkinak