10:35

eguraldia

Iragarpena

Abisu horia gaurko Araban eta Nafarroan beroa dela eta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Araban abisua gaurko besterik ez bada ere, Nafarroan bihar ere indarrean iraungo du abisuak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Beroa handia izango dute gaurko egunez Araban eta Nafarroan. Azken honetan, batez ere erdialdean, Pirinio aldean eta Erribera inguruan pairatuko dute bero; gauzak horrela, erkidego bietarako abisu horia dago deituta.

Araban, tenperatura maximoak 35 ºC-koak izan daitezke iragaite-zonan eta 36 ºC-koak Ebro ondoko eskualdean. Arratsalde aldera litekeena da euri-jasak izatea.

Nafarroari dagokionez, gaurko tenperatura maximoak 36 eta 38 gradu bitartean ibiliko dira (37 ºC erdialdean, 36 ºC Pirinio aldean eta 38 ºC Erriberan). Ostiralerako abisu horiak jarraituko du Nafarroan, termometroek antzeko balioak izango dituztela espero baita: 36 ºC erdialdean, 34 ºC Pirinio aldean eta 37 ºC Erriberan.

Kostaldeari dagokionez, berriz, 26-27 ºC inguruan errendituko da termometroa. Hodeiei dagokienez, goizean hodei hondar batzuk besterik ez ditugu izango, baina arratsaldeak aurrera egin ahala hodeiak ugaritu egingo dira: hodei baxuak kostaldean eta bero-hodeiak barnealdean. Eguna amaitzerako litekeena da han-hemenka zaparrada trumoitsuak botatzea. Kostaldean goizean ere hodei baxuak eduki ditzakegu, batez ere mendebaldean.

Ostirala

Ostiralean zaparrada trumoitsuak botako ditu arratsaldean eta gauean. Egunaren lehen partean ostarteak izango ditugu, eta nahiz eta tenperatura jaitsi, balio altuenak 30-35 ºC ingurukoak izango dira hegoaldean eta 25 ºC ingurukoak kostaldean. Arratsaldeak aurrera egin ahala ezegonkortasuna handitu egingo da eta baliteke zaparradak botatzea eta trumoi-ekaitzak izatea.

Iruzkinak