13:29

eguraldia

Iragarpena

Zaparrada handiengatik abisu horia ezarri dute gaurko EAEn

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Abisua eguerditik eta gauerdira arte egongo da indarrean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Segurtasun Sailak abisu horia jarri du martxan prezipitazio handiengatik gaurko EAEn, eguerditik eta gauerdira arte. Tarte horretan, EAEko zenbait lekutan 15 l/m² baino gehiago pila daitezke ordubetean.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak zaparrada handi horiei buruz ohartarazi du, eta bereziki ekialdean izango direla esan du; gainera, noizean behin txingorrarekin ager daitezke, eta tenperatura maximoak asko jaistea ekarriko du.

Euskalmeten arabera, zaparradak arratsalde-gau partean izango dira, haizeak iparraldera egin ondoren, lehendabizi kostaldean eta gero barrualdean.

Igandean eta astelehenean

Igandean, egunaren lehenengo partean eta gauean, zerua hodeitsu egongo da, eta hodei gutxirekin, arratsaldean. Egunaren lehenengo partean, zaparrada txikiak botako ditu, goizaldean zenbait lekutan ertainak. Goizaldean eta goizean goiz, haize ahula eta aldakorra ibiliko da, eta gainerako orduetan, mendebal/hego-mendebaldeko ahul-bizia, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin haizeguneetan. Tenperatura gutxi jaitsiko da.

Astelehenari dagokionez, Meteorologiaren Euskal Agentziaren esanetan, zerua hodeitsu egongo da tarteka. Noizbehinka euri txikia egiteko probabilitatea txikia izango da. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean. Tenperatura nahikoa edo nabarmen jaitsiko da.

Iruzkinak