13:14

eguraldia

EAEn eta Nafarroan

Alerta laranja indarrean, haizearengatik

Agnetziak | Erredakzioa

Nafarroako Foru Erkidegoko Kantauri isurialdean ere egoera laranjan egongo dira haize-ufadengatik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du gaurko, haize ufada gogorrengatik.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja ezarri du 17:00ak arte, haizeguneetan. Hego/hego-ekialdeko haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki ekialdean.

Hego edota hego-ekialdeko haize boladek 80-90 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren lekuetan, bereziki arratsaldean eta ekialdean. Haizegune ez diren toki horietan abisu horia indarrean egongo da arratsaldeko zortziak bitartean.

Bestalde, 17:00etatik 20:00etara abisu horia indarrean egongo da haizeguneetan. Hego ukituko haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki ekialdean.

Azkenik, baso-sute arriskuagatik ezarritako abisu horiak ere indarrean jarraituko du 20:00etara birtean. Baso-sute arriskua altua da EAEn, bereziki Kantauri isurialdean, tenperatura altuagatik, haizearen intentsitateagatik eta hezetasun erlatibo baxuagatik.

Nafarroan ere alerta laranja astelehenean

Nafarroako Foru Erkidegoko Kantauri isurialdean ere egoera laranjan egongo dira haize-ufadengatik astelehenean. Haize-boladak 90 km/h-ko abiadura izan dezakete, 06:00etatik 21:00ak bitartean.

Iruzkinak