eguraldia
ABISU HORIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Madril-Bilbo ibilbidea egiten ari zen hegazkina, eta lur hartu ezinda, Barajasera itzuli da berriro.
Argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
Goizean goizetik Euskal Herria astintzen ari den haizeteak arazoak eragin ditu Loiuko aireportuan. Madrildik Bilbora zihoan hegazkin batek ezin izan du lur hartu, haize ufaden ondorioz. Buelta hartu eta Barajaseko aireportura itzuli da, AENAk jakinarazi duenez.
08:10ean zen lurreratzekoa Loiun hegazkina, baina haize zakarra zebilen ordu horretan, eta badaezpadako neurri gisa, ibilbidea aldatu du. Gainerako hegaldiak normaltasunez egin dira.
100 kilometro orduko haize ufadak
100 kilometro orduko haize ufadak daude iragarrita gaur goizerako; Bizkaiko eta Arabako babesik gabeko inguruetan espero dira, batez ere, haize kolpe bortitzak.
Atzo gauean aktibatu zuen Segurtasun Sailak abisu horia, eta gaur eguerdira arte mantenduko du. Azken orduotan, esaterako, Orduñan 115 kilometro haize ufadak neurtu dira, Matxitxakon 111 kilometro ordukoak eta Zaldiaranen 110ekoak.
Gaur gauerditik aurrera egoera baretu egingo da, baina egun osoan astinduko ditu bazterrak haize zakarrak. Gipuzkoan ahulago joko du.
Ostarteak eta euri ahula
Gaur, Euskalmenten iragarpenaren arabera, egunaren lehendabiziko partean ostarteak zabalduko dira eta ateri eutsiko dio leku gehienetan; hori bai, hego-mendebaldeko haizeak gogor joko du orduan.
Eguerditik aurrera hodeiek zerua estaliko dute eta arratsalde-gau partean euri txikia egingo du. Ipar-ekialdeko zenbait lekutan tarteka zaparrada handiagoak bota ditzake.
Egunaren bigarren zatian haizeak ahultzera egingo du eta kostaldean eta ipar-isurialdeko zenbait lekutan iparraldetik joko du tarteka. Baliteke, tenperatura maximoak gradu pare bat jaistea, baina udazkeneko itxurarekin jarraituko dute.
Bizkaiko flota, portuan
Eguraldia dela eta, Bizkaiko ontziteria txikia portuan da aste osoan, Iñaki Zabaleta Bizkaiko Arrantzaleen Kofradiako presidenteak jakitera eman duenez.
Hainbat ontzi handi ere, ez dira itsasora atera, denboralearen ondorioz.
Zabaletaren arabera, eguraldiak hobera egiten duenean itsasoratuko dira arrantzaleak.
a arrantzaleak.orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa