cerrar buscador

13:42

eguraldia

Urtaroko iragarpena

Udaberriko eguraldia ohikoa baino euritsuagoa izango da

Erredakzioa

Euskalmeten arabera, ondorengo hiru hilabeteak "aldakorrak eta ezegonkorrak" izango dira, batez ere apirila eta ekaina; maiatza lasaiagoa izan liteke.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Datorren larunbatean hasiko den udaberria ohikoa baino euritsuagoa izango da, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Eguraldia "aldakorra eta ezegonkorra" izango da, batez ere apirilean eta ekainean; maiatza, hala ere, lasaiagoa izan liteke. Tenperaturari dagokionez, Agentziak ez du aurreratu nolakoa izango den udaberria; izan ere, aztertutako bi iturrik (Ipar Amerikako Meteorologia Zerbitzuak eta Britainiar Meteorologia Zerbitzuak) datu kontraesankorrak eman dituzte. Euskalmetek uste du, dena den, anomalia aipagarririk ez dela egongo.

Apirileko eguraldiak aldaketak izango ditu ezaugarri, iragarpenaren arabera, eta maiatzean egonkortasuna nagusituko da. Ekainean, ekaitzak izateko aukera dago. Euskalmeten arabera, iragarpen horiek udaberrian ohikoa denarekin bat egiten dute.

Iruzkinak