cerrar buscador

11:38

eguraldia

Joera

Asteburuko eguraldia: maximo atseginak eta giro lehorra igandean

Erredakzioa

Larunbat arratsalderako, prezipitazioak iragarri dituzte, eta batez ere Kantaurialdean bustiko du; haizeak bolada gogorren bat utziko du, eta tenperatura 18 graduetara igoko da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Asteburuko eguraldiak Euskal Autonomia Erkidegoan maximo atseginak ekarriko ditu; izan ere, termometroak 18 graduren bueltan kokatuko dira kostaldean, eta 16º-ren bueltan barnealdean. Igandean, giro lehorra izango dugu, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eskainitako joeraren arabera. Larunbaterako, nahiz eta egunaren lehen partean ateri eusteko aukera egongo den, euria egingo du eguerditik aurrera, batez ere Kantaurialdean; gainera, haize zakarra ibiliko da kostaldean.

Ostiral arratsaldean busti lezake, batez ere lurraldearen ekialdean, eta larunbatean, martxoaren 27an, hodei asko agertuko dira zeruan. Goizerako, hego-mendebaldeko haizeari esker, ez dago euririk iragarrita, baina arratsalderako bustitzeko probabilitatea handiagoa izango da. Maximoak ostiralekoak baino apur bat hotzagoak izango dira; kostaldean 15-16 gradukoak izango dira, eta barnealdean 12º-koak.

Igandea egun lehorragoa izango da, nahiz eta azken orduan tantaren bat bota lezakeen. Orokorrean, ostarteak hodeiekin txandakatuko dira, eta larunbatean baino giro atseginagoa izango dugu; gainera, haizea ahulduko da. Barnealdean, kostaldean baino zabalagoak izango dira ostarteak.

Gozatu Eguraldiblogen, paisaien argazki onenak ditugu eta, eta kontsultatu eguraldia unean-unean gure webkamak erabiliz.


Iruzkinak