cerrar buscador

13:59

eguraldia

Udako ordutegian sartuko gara

Goizaldean ordubete aurreratu ditugu ordulariak

Erredakzioa

Gaur gauean ordulariak ordubete aurreratu ditugu, goizaldeko 02:00etan 03:00ak direla adierazteko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
Gaur gauean 28an, ordulariak ordubete aurreratu ditugu, horrela udako ordutegiari hasiera emanez. Era horretan, martxoaren 27tik (larunbata) 28rako (igandea) gauean, 2:00etan 3:00ak izan dira.

Ohitura horrek hirurogeita hamarreko hamarkadan du jatorria eta helburu nagusia energia aurreztea da. Arratsaldea luzatuz, argiztatzeko elektrizitate gutxiago erabiltzea da asmoa, izan ere, argi naturala aprobetxatuko dugu eguneroko jardueretan.

Aldaketa urtean birritan egiten da: martxoko eta urriko azken igandean. Honela, udako eta neguko egutegiak ditugu. Ordutegi aldaketa Europako mendebaldeko hainbat herrialdetan egiten da. Munduko gainerako tokietan, aldaketak Ekuadorretik urrun dauden guneetan bakarrik dauka eragina, denboraldi honetan egunak luzatu eta gauak laburtu egiten baitira; Ekuadorretik hurbil dauden guneetan, sistema horrek eragin txikia edo hutsa dauka, egunak eta gauak antzeko luzera izaten baitute.


Iruzkinak