cerrar buscador

11:42

eguraldia

Iragarpena

Abisu horia ezarri dute biharko Araban, hotzagatik eta izotzagatik

EITB.EUS

Gauerditik astearte goizeko hamarrak arte egongo da indarrean abisu horia.

  • Izotza egitea espero dute Araban. Artxiboko irudia: EiTB

    Izotza egitea espero dute Araban. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Larrialdien Arretarako zuzendaritzak abisu horia ezarri du astearterako Araban, hotzagatik eta izotzagatik.

Abisu horia gauerditik astearte goizeko hamarrak arte egongo da indarrean, Arabako zenbait tokitan izotz txikia egin dezakeela eta.

Astearterako iragarpenari dagokionez, eguraldiak hobera egingo du eta tenperatura igo egingo da. Goizeko hodei hondarrak desegin ostean, ostarte zabalak irekiko dira eta eguzki tarteak izango dira. Nafarroan gehiago kostako zaio altxatzea, batez ere Pirinio inguruetan eta bertan goizean goiz oraindik zaparradaren bat egin dezake. Haizea hego-ekialdetik nahiko leun ibiliko da eta horrek tenperaturari bultzada ederra emango dio, eguneko altuenak 3-5 ºC artean igoko dira. Egunsentia hotza izango da joango da eta barnealdeko zenbait puntutan izotza egin dezake. Arratsaldean berriro ere haizea ipar-ekialdetik finkatzearekin batera, nabarmen freskatuko du.

 

Iruzkinak