cerrar buscador

13:16

eguraldia

Iragarpena

Maiatza hotz eta euritsu hasiko da Euskadin

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak elurragatik abisu horia ezarri du gaur iluntzeko zortzietatik biharko 20:00ak arte. Baliteke elur-kota 700-800 metrotara amiltzea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Udazkeneko eguraldi zakarrarekin hasiko dugu maiatza. Asteazkenera arte, behintzat, aterkia izango dugu lagun eta tenperaturak ez ditu 10-12 graduak gaindituko, Euskal Meteorologia Agentziak (Euskalmet) aditzera eman duenez.

Euskadiko zeruak hodeitsu eta goibel izango ditugu egun osoan eta gogotik botako du euria iparraldetik joko duen haizeagatik, batez ere, kostaldean zakar eta ugari egingo du. Tenperatura apur bat jaitsiko da eta maximoak 9-12 graduren bueltan izango dira. Baliteke elur-kota 900 metrotaraino jaistea iluntzean.

Neguko giroa nagusi izango da asteartean, maiatzaren 4an. Euria izango da eguneko protagonista; zaparradak ugariagoak eta sarriagoak izango dira kostan, eta are zakarragoak izan litezke goizaldean eta goizean goiz. Termometroek ez dituzte 10 graduak gaindituko kostan eta barnealdean, tenperatura freskoagoa izango da. Eguneko lehen orduetan elur-kota 700-800 metrotan kokatuko den arren, arratsaldean goranzko bideari ekin liezaioke eta 1.100-1.300etara iritsi.

Giro goibelari eutsiko dio asteazkenean eta berritasun moduan, maximoek gora egingo omen dute. Horrenbestez, elur-kota 1.100-1.200 metrotan kokatuko da eta 1.300-1.400 metrotara igo liteke. Ez du zaparrada handirik botako, baina tarteka euria egingo du.



Iruzkinak