eguraldia
EGURALDIA
EITB.EUS
Bihar ere, giro nahasia eta freskoa izango da nagusi, urte sasoi honetarako. Igandetik aurrera, hobera egingo du eguraldiak, pixkanaka bada ere.
Donostia, atzo. EFE.
Informazio gehiago (1)
Euria, lainoa eta tenperatura baxuak izango dira nagusi, Euskal Herri ia osoan, ondorengo orduotan. Tarteka, batez ere, ipar-mendebaldean, ekaitzak ere izango dira, egunaren bigarren zatian. Nafarroa hegoaldean eta Arabako lautadan izango dituzte tenperatura goxoenak.
Eguerditik aurrera, okerrera egingo du eguraldiak, ipar-mendebaldeko haizeak lagunduta. Giroa ezegonkortu, zaparradak ugaritu eta ekaitzetarako joera hartuko du eguraldiak; zenbait lekutan, euri asko botako du.
Tenperaturan, gorabehera handirik ez da espero, eta 18-19 gradutik ez dira pasatuko altuenak. Haizeak mendebaldetik joko du, eta ufada gogorrak izango dira kostaldean, bereziki, arratsaldean. Barnealdean, ufada ahulagoak izango dira.
Larunbata
Bihar ere, giro nahasia eta freskoa izango da nagusi, urte sasoi honetarako. 17-18 graduren bueltan geldituko dira eguneko altuenak.
Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean hasiko dugu asteburua. Haize horrek bultzatuko dituen behe-hodeien ondorioz, zerua ilun agertuko da, eta euri-langarra edo zirimiria egingo du tarteka.
Arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeiak arindu egingo dira. Lurraldearen hegoaldean, Ebro ibarrean, giro argiagoa izango da, baina ziertzo haizea temati ibiliko da, eta horrek ez dio tenperaturari igotzen utziko.
Igandea
Igandetik aurrera, hobera egingo du eguraldiak, pixkanaka bada ere. Haizeak ipar-mendebaldetik jotzen jarraituko duen arren, ahulago ibiliko da, eta hodei geruza, tarteka, zulatu egingo da, bereziki arratsaldean.
Euri-langarra egin badezake ere, oso tarteka botako du, eta ipar isurialdera soilik mugatuko da. Hegoaldean, urdinguneak gailenduko dira, eta ziertzo haizeak ere indarra galduko du. Poliki-poliki, tenperatura epeltzen joango da.
Astelehena
Datorren asterako, giro ona igarri du Euskalmetek. Aurreikuspenen arabera, tenperaturek goranzko joerari eutsiko diote, eta zeruan ostarteak nagusituko dira, ia aste osoan.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa