13:23

eguraldia

Abisu meteorologikoak

Abisu horia: 36 ºC inguru egotea espero da igandean eta astelehenean

Agentziak | Erredakzioa

Igandeko abisu horiak Arabari eta Ebroko Erriberari (Nafarroa) eragingo die; astelehenean, berriz, abisua EAE osoan egongo da indarrean, eta baita Nafarroako erdigunean ere.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia jarri du igande honetarako "muturreko tenperaturengatik". Tenperatuta horiek 36 gradukoak izan daitezke.

Meteorologia aurreikuspenen arabera, igande honetan iragate-zonan egongo den tenperatura maximoa 35 gradu ingurukoa izango da eta Ebro ondoko eskualdean 36 gradu ingurukoa.

Era berean, astelehenerako ere abisu hori ezarri dute muturreko tenperaturengatik eta tenperatura altu iraunkorragatik. Egun horretan tenperatura 35 gradukoa izan daiteke kostaldean, 38 gradukoa Kantauri isurialdearen barnealdean, 37 gradukoa iragate-zonan eta 38 gradukoa Ebro ondoko eskualdean.

Nafarroan ere abisu horia

Nafarroan ere indarrean egongo da abisu horia bai igandean, bai astelehenean. Iganderako 36 graduko tenperaturak egotea aurreikusten dute Ebroko Erriberan. Astelehenean abisuak iraun egingo du Ebroko Erriberan (38), eta erdigunera hedatuko da (37).

Iruzkinak