cerrar buscador

10:30

eguraldia

Iragarpena

Astebururako eguraldi: beroa eta eguzkitsua

Erredakzioa

Udako giroak hondartzaz edo mendiaz gozatzeko parada eskainiko du asteburuan: tenperatura goranzko bideari ekingo dio gaur eta igandean, 25 graduak gainditu ditzakete termometroek.

153
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Udako giro eguzkitsua nagusi izango da asteburuan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Euskal Meteorologia Agentziak (Euskalmet) eskainitako informazioaren arabera.

Gaur, ostirala, zerua oskarbi egongo da eta termometroek 22-24 gradutara iritsiko dira EAEko hiru hiriburutan.

Goizeko behe lainoak desagertu eta egun eguzkitsua eta beroa izango da larunbatekoa. Egun osoan zehar hodeirik gabeko zeruaz gozatuko dugu, baina mendialdean zenbait hodei sortu daitezke arratsalde partean. Tenperaturak goranzko joerari eutsiko dio eta termometroak 23-25 gradutan kokatuko dira.

Igandean, maiatzak 23, haizeak hegotik joko du eta hori dela eta, tenperatura igoko da; termometroek 25 graduak gainditu ditzakete hainbat lekutan.

Gozatu Eguraldiblogen, paisaien argazki onenak ditugu eta, eta kontsultatu eguraldia unean-unean gure webkamak erabiliz

Iruzkinak