cerrar buscador

11:33

eguraldia

Eguraldia

Zeru goibela eta egun euritsua izango dugu astelehenean

Erredakzioa

Tenperaturarik beroenak 18ºtara hurbilduko dira eta hotzenak 11ºC izango dira EAEn eta Nafarroan. Euriak etengabe izango da nagusi asteazkenerarte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zeru goibela eta euria, ahula orokorrean, izango dira nagusi astelehenean zehar. Kantauri isurialdean bereziki, sarri egingo du euria, batez ere gauean.

Egun hotza izango dugu ipar-mendebaldeko haizea dela eta. Bilbon, tenperaturarik beroenak 18ºtara hurbilduko dira eta hotzenak 15ºtara. Donostian gehienez 18º izango dira ere, eta gutxienez 12º. Gasteizen tenperatura 17º eta 11º bitartekoa izango da eta Iruñan 12 eta 17ºC bitartekoa.

Asteartea

Asteartean euriak gogorragoak izango dira, eta itsasoko ekaitzak ekarriko dituzte, batez ere Kantauri isurialdean izango dute eragina.

Bilbon tenperaturak gehienez 16ºtara helduko dira eta gutxienez 13ºtara. Donostian ez dira 15º baino gehiago izango, baina 12º baino gutxiago ere ez. Gasteizen tenperaturarik beroenak 15ºkoak izango dira eta hotzenak 8ºkoak eta Iruñean 10º eta 15º bitartekoak izango dira.

Asteazkena

Euriak nagusi izango dira asteazkenean ere. Erregio osoan etengabe botako du euria, batez ere, Kantauri isurialdean. Zerua hodeitsua izango dugu eta tenperaturak hotzak izango dira. Ipar-mendebaldeko haizea oso gogorra izango da kostaldean.

Bilbon tenperatura 15º eta 13º bitartekoa izango da, Donostian 15 eta 12ºren artekoa; Gasteizen tenperaturarik beroenak 16ºtara helduko dira, baina hotzenak 8ºkoak izango dira. Tenperatura 15º eta 11º bitartekoak izango dira Iruñean.

Iruzkinak