eguraldia
Eguraldia
Erredakzioa
Atzo Gipuzkoatik pasatu zen, baina ez zuen arazo handirik sortu. Orain, lur-jausiak dira kezka nagusia.
Bideoak (6)
Informazio gehiago (4)
Euri denboralea urrundu egin da behin betiko Euskaditik, atzo Gipuzkoatik pasatu eta gero.
Hori bai, ez zuen arazo handirik sortu, eta txarrena Bizkaian bizi izan zen, asteazkenean. Egun horretan, neguko hilabete batean beste euri egin zuen, Euskalmetek zehaztu duenez.
Une honetan Gipuzkoako ibaiak goraino daude, baina ez dago gainez egiteko arriskurik.
Kezka nagusia lur-jausiak dira. Atzo, adibidez, Getaria eta Zumaia arteko errepidea erdi itxita egon zen egun osoan.
Baina euriteek alde egin duten honetan, kalte materialak neurtzeko eta dagokionari azalpenak eskatzeko unea da.
Hori horrela, Basauriko Udalak iragarri du salaketa jarriko duela Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren eta Uraren Euskal Agentziaren (URA) aurka, "Nerbioi ibaia bideratzeko lanak ez egiteagatik".
Getxo ere haserre dago. Haren alkateak, Imanol Landak, ohartarazi du asteazkenean gertatutakoaren ondorioz Jaurlaritzarentzat lehentasuna izan beharko litzatekeela Gobela ibaiaren proiektua.
"Nazkatuta eta nekatuta gaude egoera honekin", gaineratu du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa