cerrar buscador

10:13

eguraldia

Iragarpena

Datozen egunak eguzkitsuak izango dira, tenperatura atseginekin

Erredakzioa

Tenperatura ez da 20 ºC-tik jaitsiko egunez, baina gauean 5 ºC-ra jaitsi daiteke zenbait puntutan. Ostegunetik aurrera lainoak nagusitzen hasiko dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Udak hasiera eman dio asteari eta eguraldi onari. Aste honetan egun eguzkitsuez gozatu ahal izango dugu, tenperatura atseginaz, eguzkiaz eta euririk ezaz.

Giro ederra izango dugu gaur. Eguzkiak ez du trabarik izango, goizeko 6:30etatik eta gaueko ia 10ak arte gure artean egongo da, goizean goiz behe-hodei multzo batzuk eta barnealdeko ibarretan sortutako behe-lainoa izan ezik. Ekialdeko haizeak joko du eta eguneko tenperatura igoko da, 20-25 ºC bitartekoa izango da. Egunsentia nahiko hotza izango da barnealdeko hainbat bazterretan, termometroa 5 ºC-ren bueltan ibiliko baita.

Eguraldi kontuetan aldaketa gutxi espero da bihar. Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu, hala ere goizean kantauri isurialdean behe-hodei batzuekin eta arratsaldean eta gauean goi-hodei batzuekin egongo gara. Ekialdeko haize ahula ibiliko da. Eguneko tenperatura igoko da eta beroenak 23 ºC-ren bueltan kokatuko dira kostaldean eta 25-27 ºC artean barnealdean.

Ostegunean ere eguraldi ederra izango da, bigarren partean iparraldean behe-hodei batzuk agertuko diren arren. Zerua nahiko urdin egongo da. Tenperatura nahiko altua izango da barnealdean, non maximoak 28 ºC-ren bueltan ibiliko diren; kostaldean brisa dela eta 23-25 ºC bitartean. Beroaren ondorioz, barnealdeko mendi inguruetan bero-hodeiak garatuko dira.

Ostiralean eta asteburu osoan, tenperatura atseginekin jarraituko dugu, baina lainoak ugaritzen joango dira eta iganderako eguraldi ilunagoa espero da eta tenperaturak jaitsiko dira.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Eguraldiblogera.

Iruzkinak