cerrar buscador

08:56

eguraldia

Iragarpena

Alerta horia ekaitzengatik eta giro nahasia EAEn

Erredakzioa

Bihar egoera hobera egingo du eta tenperatura errekuperatuz joango da. Aste hasieran, ordea, giro goxoa izango da eta zeruan urdina nagusituko da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Herrizaingo Sailak alerta horia mantendu du gaurko, larunbata, Euskal Autonomia Erkidegoaren mendebaldetik helduko diren ekaitzak eta txingorra direla eta, Euskalmetek iragarri duenez.

Gaur, larunbata, giro nahasia eta termometroak nabarmen behera egingo du, bereziki barnealdean. Zeru goibelarekin argituko du eta han-hemenka zaparrada arinak botako ditu. Arratsaldeak aurrera egin ahala, ezegonkortasuna areagotu egingo da, eta hodeigune ilunek trumoi-zaparradaren bat edo beste utz dezakete, bereziki mendi inguruetan.

Pirinioetan zaparrada mardulak botako ditu. Iparraldeko haizearekin, giroa freskatu egingo da eta kostaldean 20-21 ºC-ren bueltan geldituko da termometroa eta barnealdean 22-23 ºC-ren inguruan; Nafarron Iruñerritik behera, 25 ºC-ko muga gaindituko dute termometroek hainbat puntutan.

Bihar, igandea, aroak hobera egingo du, eta tenperatura errekuperatuz joango da. Hodei hondarrekin argituko du egunak, eta kantauri isurialdean goizaldean han-hemenka zaparrada txiki batzuk bota ditzake. Eguerdi parterako, ostarte politak irekiz joango dira, eta arratsaldean eguzkia ikusteko moduan izango gara.

Tenperaturak gora egingo du, eta eguneko beroenak 23-26 ºC artean geldituko dira. Arratsaldean zehar, mendi inguruetan bero-hodei batzuk garatu daitezke, baina ez dugu ondoriorik espero.

Astelehenean, ordea, giro goxoa eta zeruan urdina nagusituko da. Barnealdean eguna behe-lainoarekin hasiko badugu ere, eguzkiak berehala xurgatuko du eta gainontzeko orduetan zeruan urdina nagusituko da. Termometroak gora egingo du, eta kostaldean 23-26 ºC-ren artean geldituko dira termometroak eta barnealdean 27-28 ºC-ra gerturatuko dira.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak