09:12

eguraldia

Iragarpena

Ostarte ederrak eta giro egonkorra EAEn

Erredakzioa

Giro eguzkitsuarekin hasiko dugu astea. Astelehenen goizaldean barnealdeko ohiko tokietan sortutako behe-lainoa desegin ostean, eguzkia bere osotasunean ikusteko moduan izango gara.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmetek iragarri duenez, gaur, igandea, giroa egonkortuz joango da eta arratsaldean ostarte ederrak irekiko dira. Lainopean eta ipar partean bustitik hasiko dugu eguna, baina goizean zehar euri kontuak albo batera uzten joango gara.

Zeru-gaina poliki-poliki txukunduz joango da eta arratsaldean ostarte politak irekiko dira, bereziki barnealdean. Tenperaturak gora egingo du, eta eguneko beroenak 23-26 ºC artean geldituko dira; Nafarroan Iruñerritik behera, 30 ºC-tik gertu geldituko dira termometroak hainbat puntutan.

Giro eguzkitsuarekin hasiko dugu astea. Astelehenen goizaldean barnealdeko ohiko tokietan sortutako behe-lainoa desegin ostean, eguzkia bere osotasunean ikusteko moduan izango gara; goizean laino maskal batzuk agertu daitezke, baina gainontzeko orduetan zerua urdin egongo da. Haizea ahul ibiliko da, ipar-ukituarekin. Tenperaturak bere horretan jarraituko du, aldaketarik gabe.

Astearte arratsaldean ostarte ederrak nagusituko dira. Goizaldean behe-lainoa sortuko da eta ipar-haizearekin itsasaldetik sartutako hodeiek kantauri isurialdean han-hemenka euri tanta batzuk utz ditzakete. Goizean zehar, eguzkia indartuz joango da, eta berriro ere, eguerdirako giro eguzkitsua gailenduko da denean.

Tenperaturak gora egingo du, 2-3 ºC igoko dira termometroak, eta beroaren ondorioz bero-laino batzuk sortuko dira arratsaldean mendi inguruetan.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak