11:17

eguraldia

Iragarpena

Eguzkia eta tenperatura altuak izango dira asteon

Erredakzioa

Udako giroa, ostarteak eta 25 gradutik gorako tenperatura, protagonista izango da asteazkenera arte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eguraldi eguzkitsua eta goranzko joera izango duten tenperatura nagusi izango dira uztaileko lehen astearen hasieran, Euskalmetek aditzera eman duenez.

Gaur astelehenean, egunaren lehen eta azken orduetan, zeruak lainotuta egongo dira, batez ere Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako iparraldean. Pixkanaka-pixkanaka ostarteak agertuko dira, eguzkia jaun eta jabe izango da eta termometroak 24-27 gradura igoko dira. Bizkaia mendebaldean, egunaren amaieran, euri apur bat egin dezake, Meteorologia agentziaren arabera.

Bihar asteartean, laino gehiago egongo dira zeruan egunaren lehen partean, baina behe-lainoa jaso bezain laster, zerua urdin geratuko da. Arratsaldean giro eguzkitsuaz gozatzeko parada izango dugu eta tenperatura 24-28 graduren bueltan ibiliko da.

Euskalmeten arabera, eguzkia eta tenperatura altuak nagusi izango dira asteazkenean ere. Kostaldean termometroak 26-28 gradura igoko dira eta barnealdeko zenbait tokitan tenperatura 30 gradura helduko da.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.


Iruzkinak