cerrar buscador

12:13

eguraldia

Iragarpena

Tenperaturak 40 gradu ingurura iritsiko dira ostegunean Euskadin

Erredakzioa

Asteazken eta ostegunean eguzkia izango da nagusi goizetan eta ekaitzak espero dira arratsaldetan; ostiralean lainoak agertuko dira, baina beroa egiten jarraituko du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, asteazkena, giro beroa izango dugu eta tenperaturak 35 gradura igoko dira barrualdean eta 30 gradura kostaldean, Euskalmetenarabera. Arratsaldean zaparradaren bat bota dezaketen trumoi-hodeiak garatuko dira. Horrenbestez, gaueko tenperatura freskoagoa izango da.

Ostegunean, eguna eguzkitsu hasiko da eta hego-haizeak bero gogaikarria eragingo du. Tenperaturak 40 gradu ingurura iritsiko dira barrualdean, eta kostaldean freskoagoak izango dira, baina 30 graduak gaindituko dute. Beroa dela eta, arratsaldean zaparrada ugari izango dira, bateren bat mardula eta kazkabarrarekin. Gaueko tenperatura berotsua izango da eta ez da 20 gradutik jaitsiko.

Ostiralean ipar-mendebaldeko haizeak giroa freskatuko du, baina beroa egiten jarraituko du, batez ere barrualdean. Ipar-partean lainoak agertuko dira eta arratsaldean trumoi-hodeiak sortuko dira barnealdeko mendietan.


Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak