eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Gaur, egun eguzkitsua, asteazkenean okerrera egingo du, ostegunean berriro hobetu eta tenperaturak berotsu mantenduko dira.
Gaur, asteartea, egun eguzkitsua izango dugu Euskalmeten arabera. Baina gauean hodeitza sartuko da berriro eta euri langarra bota dezake kantauri isurialdean. Tenperaturak gora egingo dute eta 26 gradu inguruan izango dira kostaldean eta 29 gradu inguruan barnealdean.
Fronte berri batek hodeiak eta euria ekarriko ditu, aukera handiagoz kostaldean, eta asteazkenean okerrera egitea eragingo du. Barnealdean hodeitza saretuta azalduko da. Tenperaturak behera egingo dute ipar-mendebaldeko haizea ibiliko delako.
Ostegunean hobera egingo du, baina goizaldean eta goizean goiz zerua hodeitsu egongo da eta tantaren bat edo beste botatzea ezin dugu baztertu. Eguna aurrera joan ahala, garbitzen joango da eta eguzkia izango da nagusi, batez ere barrualdean. Tenperaturak berriro igoko dira eta 24 eta 27 gradu inguruan izango ditugu.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa