16:49

eguraldia

Astebururako aurreikuspena

Eguraldiak adeitsu jokatuko du inauterietako asteburuarekin

eitb.eus

Ostiralean euria egingo duen arren, larunbatean ia udaberriko giroa izango da; igandean, berriz, eguzkia lotsati samar arituko da, nahiz eta tarteka azalduko den.

  • Hodeiak eta eguzkia Gaztelugatxeko Done Joanen. Argazkia: Vicente Kintanal

    Hodeiak eta eguzkia Gaztelugatxeko Done Joanen. Argazkia: Vicente Kintanal

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, eguraldiak ez du aparteko gorabeherarik eragingo inauterietako asteburu honi begira, nahiz eta ostiralerako aurreikuspenak tenperaturen beherakada eta euri apur bat dakartzan. Alabaina, larunbatean ia udaberri beteko eguna egingo du, eta igandean ere eguzkia ikusi ahal izango dugu.

Horrenbestez, ostiralean tenperatura jaitsi egingo da eta euri pixka bat egingo du. Fronte hotz baten eraginpean egongo gara, eta zerua lainotu eta egongo da eta euria egingo du, batez ere ipar isurialdean, goizaldean eta goizeko lehen orduetan. Arratsaldean atertzera egingo du. Tenperatura nabarmen jaitsiko da eta balio altuenak doi-doi iritsiko dira 9-11 ºC-ra. Eguneko tenperatura minimoak gauean neurtuko dira eta baliteke barnealdeko zenbait lekutan izotza egitea. Iparraldeko haizea ibiliko da.

Larunbatean giro eguzkitsua nagusituko da. Goizaldean eta iluntzean behe-hodei batzuk sor daitezke Kantauri isurialdean, baina gainerako orduetan garbi egongo da zerua, goi-hodei zurixka batzuk besterik ez dira agertuko. Barnealdeko bailaretan lainoa sor daiteke goizeko lehen orduetan, baina goizean jaso egingo du. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira eta balio altuenak 16-18 ºC artekoak izango dira. Alabaina, goizaldean hotz egingo du eta baliteke barnealdeko zenbait lekutan izotza egitea.

Bere aldetik, igandean hodei gehiago agertuko dira ipar isurialdean, baina hegoaldean oskarbi egongo da. Kantauri isurialdean oso litekeena da behe-hodeien tarte hodeitsuak izatea, eta giroa apur bat goibeltzea, baina hegoaldean ez da aldaketarik izango, giro eguzkitsuarekin jarraituko dute. Tenperatura maximoetan ez da aldaketarik izango eta minimoak apur bat igo egingo dira; hala ere, baliteke barnealdeko zenbait lekutan izotza egitea.

izotza egitea.

Iruzkinak

  • orain albiste

    Albiste gehiago