eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Gaur giro motela, baina ostegunean eta ostiralean eguzkiaz gozatu ahal izango dugu; gauean berriz, hodeiak sartuko dira.
Giro motela gaur, asteazkena, Euskalmeten arabera. Fronte berri bat gerturatuko da eta hodeiak eta euria ekarriko ditu, batez ere kostaldean. Ibiliko den ipar-mendebaldeko haizeak tenperaturak jaistea eragingo du.
Ostegun goizaldean eta goizean goiz oraindik hodeiak izango dira nagusi, eta zirimiria egiteko aukera ere egongo da. Eguna aurrera joan ahala garbitzen joango da eta giro eguzkitsua izango dugu, batez ere barnealdean. Tenperaturan 25-29 gradu inguruan ibiliko dira.
Ostiralean giro eguzkitsua izango dugu. Goizean oskarbi egongo da, baina arratsaldean hodeiak sartzen hasiko dira fronte berri bat datorrelako. Egunaren azken orduetan kostaldean zertxobait busti dezake. Tenperaturak 25-30 gradu inguruan ibiltzen jarraituko dute.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa