10:55

eguraldia

Iragarpena

Ostiral eguzkitsua eta giro goibela larunbatean Euskadin

Erredakzioa

Ostegun honetan, giro eguzkitsua izango dugu, baina ostiral arratsaldean eta larunbat goizean hodeiak sartuko dira eta zirimiria egiteko aukera egongo da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, osteguna, hodeiak izango ditugu lehen orduetan Euskalmeten arabera. Baina orduak aurrera joan ahala zerua garbituko dira eta giro eguzkitsua geldituko da, batez ere barrualdean. Tenperaturak 25-29 gradu inguruan izango dira.

Pixkanaka goibeltzen joango da ostiralean. Goizean zeru urdina izango ditugu, baina arratsaldean hodeiak mendebaldetik sartzen hasiko dira. Gauean kostaldean zertxobait bustitzea ez da baztertzen. Tenperaturak 25-30 gradu inguruan mantenduko dira.

Giro goibela larunbatean. Fronte berri batek hodeiak eta euri txikia ekarriko ditu goizean, aukera handiagorekin kostaldean. Arratsaldean hobera egingo du eta barrualdean ostarte batzuk zabalduko dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko denez, tenperaturak 21-24 gradu ingurura jaitsiko dira.


Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak