eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Aste hasieran, astelehenean, beroa izango dugu hizpide. Arratsaldean bero handia egingo du, termometroak 30-33ºC-ren bueltan ibiliko dira barnealdeko hainbat puntutan
Euskalmet Euskal Meterologia Agentziak adierazi duenez, agur, igandea, giro eguzkitsua izango dugu. Hodei hondarrekin argituko du egunak, baina poliki-poliki goizean zehar desagertzen joango dira. Eguerdi alderako, zerua txukun agertuko da eta arratsalderako giro eguzkitsua nagusituko da. Ipar-ekialdeko haizeak ahul joko du, tarte biziekin.
Tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora, 25 ºC-ren bueltan geldituz kostaldean eta 30 ºC-ren inguruan barnealdean.
Aste hasieran, astelehenean, beroa izango dugu hizpide. Arratsaldean bero handia egingo du, termometroak 30-33ºC-ren bueltan ibiliko dira barnealdeko hainbat puntutan. Kostaldean, eguerditik aurrera mugituko den brisarekin, termometroa ez da hainbeste igoko. Giro eguzkitsua gailenduko da, eta bero pilaketaren ondorioz, bero-laino batzuk sortuko dira barnealdean.
Asteartean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Goizean hodei gutxi egongo da baina egunak aurrera egin ahala ugaritzen joango dira. Barnealdean arratsaldean bero-hodeiak sortuko dira ere eta punturen batean trumoi-ekaitzak jo dezake. Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta tenperatura 2-3 ºC jaitsiko da asteleheneko balioekin alderatuz.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa