14:18

eguraldia

Iragarpena

Alerta horia zaparrada indartsuak direla eta astearte eta asteazkenean

Erredakzioa

Alerta horia mantenduko da asteazkena arte zaparrada indartsuak bota ditzakeelako Euskadiko zenbait tokitan arratsaldeko seietatik aurrera. Ekaitz-zaparrada eta txingorra ere bota dezake.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, asteartea, behe-hodei ugari izango ditugu kostaldean lehen orduetan, baina eguerdi aldera eguzkia ere ikusiko dugu, Euskalmeten arabera. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta seietatik aurrera eta gauerdia arte alerta horia aktibatuko dute. Ekaitz-zaparrada eta txingorra bota dezake Euskadiko zenbait tokitan. Tenperatura baxuago izango da iparraldetik joko duen haizea dela eta.

Asteazkenean alerta horia mantenduko da. Hodeiak ugaritzen joango dira goizean eta euri langarra egingo du kostaldean. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradak sarriagoak eta indar handiagoz botako ditu. Tenperatura maximoak 21-25 gradu inguruan izango dira.

Ostegunaren lehenengo partean hodei ugari izango dugu eta zaparradak botako ditu, batez ere kostaldean, eta trumoi-ekaitzak ere jo dezake goizaldean. Barrualdean ostarteak zabalduko dira arratsaldean, baina hodeiak berriro ugarituko dira egunaren amaieran. Tenperatura maximoa baxuagoa izango da eta 20-24 gradu inguruan izango da.


Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak