eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Larunbatean eguraldiak hobera egingo du, egunean zehar hodeiak desagertzen joango dira, eta arratsalderako eguzkia nagusituko da. Tenperatura igo egingo da.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez, gaur, ostirala, ipar-mendebaldeko haizearekin jarraituko dugu, eta ondorioz, giroa zertxobait fresko eta goibel mantenduko da. Hodei ugari egongo da ipar isurialdean, baina arratsaldean ostarte politak ikusiko ditugu.
Barnealdeko lekuetan giro eguzkitsuagoa izango dugu egun osoz. Tenperatura freskoarekin jarraituko dugu, beroenak 22 ºC-tik gertu ibiliko dira.
Bihar, larunbata, eguraldiak hobera egingo du, arratsaldetik aurrera batez ere. Hasieran hodei dezente mantenduko da, ipar partean gehienbat, eta gainera tantaren bat edo beste eror daiteke. Egunean zehar hodeiak desagertzen joango dira, eta arratsalderako eguzkia nagusituko da. Tenperatura igo egingo da, eta horrela, barnealdeko zenbait lekutan 25º C-ra iritsiko dira beroenak. Iparraldeko haizea nagusituko da.
Igandean behe-hodei asko agertuko dira lehen eta azken orduetan eta eguerdian eta arratsaldean ostarte batzuk azalduko dira. Dena dela, lurraldearen barnealdean zerua hodei gutxirekin egongo da. Iparraldeko haizeak joko du eta tenperatura gradu 1 edo 2 ºC igoko da.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.
&' || 'nbsp;
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa