09:34

eguraldia

Iragarpena

Lainoak nagusi eta tantaren bat botatzeko aukera Euskadin

Erredakzioa

Astelehenean egunaren ordurik gehienetan zerua estalia egongo da eta goiz partean euria egin dezake. Arratsaldean hodeiak desagertzen hasiko dira, batez ere hegoaldean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak adierazi duenez, gaur, igandea, lainoak izango ditugu hizpide. Eguerdi partean ostarteak zabalduko dira, bereziki hegoaldean. Kantauri isurialdean tantaren bat edo beste bota dezake, batez ere egunaren amaieran. Haizea iparraldetik etorriko da.

Tenperatura atsegina izango da, eta beroenak 22-23 ºC inguruan kokatuko dira.

Astea giro freskoarekin hasiko da. Astelehenean egunaren ordurik gehienetan zerua estalia egongo da eta goiz partean euria egin dezake. Arratsaldean hodeiak desagertzen hasiko dira, batez ere hegoaldean. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperatura ez da uda giroko balioetara hurbildu ere egingo. Beroenak 23 ºC inguruan kokatuko dira.

Asteartearen lehen partean zerua estalia egongo da, gainera laino hauek zirimiria utziko dute, batez ere itsasotik hurbil. Arratsaldean hodeiak gutxitzen hasi eta ostarteak zabalduko dira, barnealdean kostaldean baino ugariagoak izango direlarik. Tenperaturan ere ez da ia aldaketarik sumatuko, eta berriz termometroak ez dira 20 ºC-tik gehiegi igoko.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.
&' || 'nbsp;

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena