cerrar buscador

09:31

eguraldia

Denboralea

Herrera eta Opakuako mendateak itxi dituzte, elurra dela eta

Agentziak | Erredakzioa

Debeku horrek mota guztietako ibilgailuak hartzen ditu. Gainera, autoek kateak behar dituzte Azazeta eta Bernedotik ibiltzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Azken orduotan botatako elurraren ondorioz, Herrerako eta Opakuako mendateak itxi dituzte Araban larunbat arratsalde honetan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gainera, autoek kateak behar dituzte Azazetatik eta Bernedotik ibiltzeko, eta itxita daude kamioientzako, Segurtasun Sailak trafiko-webgunean zabaldu duenez.

Goiza partean, Herrerako mendatea guztiz itxita egon da, eta Zaldiaran eta Opakuako mendateetatik, ostera, autoak ibil zitezkeen, baina kateak erabilita.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du elurragatik, eta Araban eta Gipuzkoako barnealdean 1.000 metro baino gutxiagoan bota dezakeelako.

Iruzkinak